Mendi irteera: Ganeran - Pico de La Cruz (Mundaka)
Mundaka. Gazte Zar Mendiko Taldeak antolatuta, Ganeran – Pico de La Cruz ibilbidea egiteko mendi irteera egingo dute martxoaren 1ean [domeka]. 08:00etan aterako dira Goiko kaletik, kotxeetan banatuta Zugaztietara joan eta 17 kilometroko ibilbidea bertatik hasteko.
Kotxeak antolatzeko aurretik izea emateko eskatu dute, gaztezarmt@gmail.com helbidera idatziz. Horretarako azken eguna otsailaren 27a [barikua] izango da.