Lurgaia Fundazioaren landaketa (Mendata)
Mendata. Lurgaia Fundazioaren landaketa, azaroaren 8an (zapatua). 09:00etan Muxikako Ariatza auzoko aparkalekuan geratuko dira.
2025-2026 denboraldiko lehenengo landaketa izango da: “Urdaibain hasiko gara landatzen, baina oraingoan Berrekondo bailarara joango gara, Mendatara. Lehen pinu-laborantza intentsiborako erabiltzen ziren lurrak, eta denen laguntzarekin, baso izugarria bihurtuko dugu. BBK Fundazioak finantzatzen du ekintza hau gure ingurune naturalaren alde. Lursaila lantzeko erraza da eta aldapa gutxikoa; beraz, ea egun horretan landatutako 500 zuhaitzak gainditzen ditugun”.
Izen ematea: info@lurgaia.org
**Bete beharreko datuak:
1. Guztien izen-abizenak eta adinak
2. Telefono bat (ezustekoetarako)
3. Udalerria
4. Norbaitek kotxerik ez badu, zure zenbakia eman al diezaiokegu zurekin joateko