Lurgaia Fundazioaren landaketa (Mendata)
Mendata. Lurgaia Fundazioaren landaketa, otsailaren 21ean (zapatua). 09:30ean elkartuko dira Muxikako Ariatza auzoko 1845 autobus geltokiaren ondoko aparkalekuan.
Berrekondo lursailera itzuliko dira: “Lursail honetan zuhaitz eta zuhaixka pila bat sartu dugun arren, oraindik beste batzuk ere sartzen dira”.
info@lurgaia.org helbide elektronikora idatzita izena eman behar da (otsailaren 19a da azkenengo eguna). Izen-abizenak, adinak eta udalerriak, telefono zenbaki bat (ezustekoetarako) zehaztu behar dira, eta norbaitek kotxerik ez badu, zenbakia eman al da ibilgailua konpartitzeko.
Oharrak: Ura eramateko esan dute, ontzi berrerabilgarrian eta nahi izanez gero, jateko zerbait ere bai. Era berean, praka luzeaj, mendiko botak, uretako arropa edota aterkia (euriagatik) eramatea gomendatu dute.