Irteera: Kostaldea itsasontziz, Gaztelugatxe (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Ekoetxea Urdaibaik antolatuta, Kostaldea itsasontziz. Gaztelugatxe irteera, 6 urtetik gorakoentzat, martxoaren 13an (domeka), 16:45etik 17:45era.
Bermeoko portutik irten, eta itsasontzian Gaztelugatxeko Donienera joango dira. Bidean Matxitxako lurmuturra eta Akatz irla ere ikusiko dituzte, bertako fauna, flora, geologia eta beste hainbat gauza komentatuz.
Prezioak:
- 6 urtetik beherakoek doan.
- 6-16 urte artekoek 7 euro.
- 16 urtetik gorakoek 12 euro.
Izen ematea: 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.