Irteera: Kostaldea itsasontziz, Gaztelugatxe (Ekoetxea Urdaibai)
Bermeo. Ekoetxea Urdaibaik antolatuta, Kostaldea itsasontziz. Gaztelugatxe irteera, 6 urtetik gorakoentzat, apirilaren 17an (domeka), 16:45etik 17:45era.
Bermeoko portutik irten, eta itsasontzian Gaztelugatxeko Donienera joango dira. Bidean Matxitxako lurmuturra eta Akatz irla ere ikusiko dituzte, bertako fauna, flora, geologia eta beste hainbat gauza komentatuz.
Prezioak:
- 4 urtetik beherakoek doan.
- 4-12 urte artekoek 7 euro.
- 12 urtetik gorakoek 12 euro.
Izen ematea: 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.