Interpretazio ibilaldia Undabasotik (Muxika)
Muxika. Interpretazio ibilaldia Undabasotik, abenduaren 28an (zapatua), 10:00etan, Ibarruriko Andra Mari elizako aparkalekuan geratuko dira. Undabasoko lursail batzuetatik ibiliko dira: batzuk, landatu berrikoak, eta, beste batzuk, duela 15 urte baino gehiago landatutakoak. “Segida ekologikoa bere magia egiten ari da bertan, eta, esaten digutena esaten dutela ere, ez daude abandonatuta”, azaldu dute.
Lurgaia Fundazioaren Baso Biziak 2024 programaren azken jardunaldia izango da.
Izen ematea: info@lurgaia.org
Zailtasuna: ertaina. Ibilbide laburra da, baina lokatza, sasiak eta aldapak egon daitezke.