Inguruetatik oinez (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko berbalagunak inguruak ezagutzera joango dira oinez zapatuan (azaroak 2), ariketa fisikoa egin bitartean euskaraz praktikatzeko. 12 kilometroko ibilbide zirkularra egingo dute, zailtasun gutxikoa. Izena emateko azken eguna urriak 31 (eguena) da, 607 609 580 zenbakira deituz.