Ibilbide arkeologikoak: Ereñozar (Ereño)
Ereño. Ibilbide arkeologikoak: Ereñozar. Irailaren 1ean (eguena) eta 5ean eta 12an (astelehenak), 10:30ean eat 16:30ean. (gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena). Bisita tren turistikoan eta oinez. Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa.
Ereñozar mendiaren gailurrean altxatuta, XI. mendearen lehen erdian, Sancho III.a Iruñeko Errege Nagusiaren garaian, lurral- dearen jagole izan zen gaztelu hau eraiki zen. XIII. mendearen hasieran abandona- tua, bere hondakinen gainean Ereñoko lehen parrokia ezarri zen.
TARIFAK:
- OROKORRA: 3,50 euro
- BEREZIA: 2,25 euro (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, adimen-urriko pertsonak, langabeak, pentsiodunak eta familia ugarikoak.
- 12 URTERA ARTEKOAK: DOAN