Ibilbide arkeologikoa: Foruko herrixka erromatarra
Forua. Ibilbide arkeologikoa: Foruko herrixka erromatarra. Uztailaren 20an eta 27an (eguaztena), 23an (zapatua) eta 31an (domeka), 10:30ean eta 16:30ean (gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena). Irteera: Foruko udaletxea. Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa.
Ekialdeko Kantaurialdean induskatutako eta kontsolidatutako aztarnategi zabalena, indusketa-prozesuan dagoena. Duela ia 2000 urte sortutako Forum motako establezimendu bat ezagutzeko aukera ematen du, funtzio ekonomikoak eta admi- nistratiboak bateratzen zituena, funtsezkoa I.mendetik IV.mendera bitarteko lurralde hauek Erroman integratzeko prozesua ulertzeko.
Bisita gidatu honek iraganera eramango zaitu errealitate birtualeko tableten bidez.
TARIFAK:
- OROKORRA: 3,50 euro
- BEREZIA: 2,25 euro (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, adimen-urriko pertsonak, langabeak, pentsiodunak eta familia ugarikoak.
- 12 URTERA ARTEKOAK: DOAN