Hitzaldia: Esnatu. Gure hizkuntzak har dezan arnas (Ea)
Ea. Hitzaldia: Esnatu. Gure hizkuntzak har dezan arnas. Ekainaren 3an (eguaztena), 18:30ean, Eskolondon.
Eako Udalak, Euskara Batzordeak eta UEMAk elkarlanean deituta, hiru gai nagusi landuko dituzte Arritxu Zelaia UEMAko teknikariagaz; Euskal Herriko eta Natxitua, Bedarona eta Eako egoera soziolinguistikoaren diagnostikoa egin, UEMAren Lurralde Estrategia aurkeztu eta udalerri euskaldunei eusteko eragileek zer egin dezaketen aztertuko dute.