Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari buruzko bilera irekia (Ea)
Ea. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari buruzko bilera irekia, apirilaren 25ean (zapatua), 10:00etatik 11:3oera, udaletxeko batzar aretoan.
Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari “hiru aldaketa puntual” egin nahi dizkio Eako Udalak, etxebizitzen erabilera turistikoa arautzeko, Natxituko bolatokiaren ingurua zabaltzeko eta Eako eskola zaharrei erabilera berriak eman ahal izateko.
Aldaketok herritarren parte-hartzearekin egin nahi dituzte, eta horretarako bilera zabala deitu dute.