HAPOari buruzko tailerra (Murueta)
Murueta. Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrari (HAPO) buruzko tailerra emango dute azaroaren 15ean (martitzena), 17:30ean hasita, Muruetako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
“HAPOaren lehen proposamenak azaltzeko eta eztabaidatzeko” tailerra izango dela esan dute udal arduradunek. Besteak beste, HAPOk zertarako balio duen eta zer egiten den azalduko dute martitzeneko parte-hartze saioan.