Gure Eskuren urriaren 25eko ekitaldirako Zazpi jauzi dantza entseatzeko eta informazioa emateko saioa (Muxika)
Muxika. Gure Eskuk Zazpi jauziz, herri bat ekimena egingo du urriaren 25ean Euskal Herriko zazpi hiriburuetan. Horri buruzko informazioa emateko eta bertan dantzatuko duten Zazpi jauzi dantza entseatzeko saioa egingo dute urriaren 16a (barikua), 19:00etan, Ariatzako eskoletan. Gure Eskukoek esan bezala, dantza horren bidez adieraziko dute “hemen herri bat dagoela, eta herri horrek jauzi bat egin behar duela burujabetzaren bidean”.