Goi-Zale Mendi Taldearen irteera (Gernika-Lumo)
Goi-Zale Mendi Taldeak Urbasara irteera antolatu du irailaren 14 eta 15erako (zapatu-domeka).
Irailaren 5ean (eguena) amaitzen da izena emateko epea (94-625 84 78 eta 639 64 67 23). Eguenetan 20:00etatik 21:30era izena eman ahal da elkartearen lokalean (Pedro Elejalde, 8).
Bazkideek 70 euro ordaindu behar dituzte eta gainontzekoek 75 euro (autobusa, afaria, ostatua eta gosaria). Irteerara doazenei lo zakua eroateko eskatu diete (Artaza Kanpinean egongo dira).
Irailaren 14an 07:00etan irtengo dira autobus geltokitik. Lehen egun horretan, Opakua eta Urbasa kanpinaren artean bospasei orduko ibilaldia egingo dute. Biharamunean, berriz, laupabost orduko ibilaldia egingo dute ( Artaza-Urederra-Balcon de Pilatos-Artaza) eta BTT egiteko aukera ere egongo dela jakitera eman dute.