Gernikako Berbalagunen mendi irteera
Gernikako Berbalagunek Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbidea egingo du ekainaren 29an (domekan). 09:00etan irtengo dira Foru plazatik (udaletxe aurreko plaza). Parte hartzeko AEKn edo Udal Euskaltegian izena eman behar da.
10 km-ko ibilbidea egingo dute: Gernika-Lumo, Lurgorri, Arribaltza, Amillaga, Elorrieta, Ganaga, Bastegieta, Konsoaga, Lumo, Zigerta eta Gernika-Lumo.
Ostean, Ramon Bilbaoren ardo dastaketa egingo dute Picasso tabernan.