Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbidea (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Gernika-Lumoko Berbalagunek eta Goizale mendi taldeak elkarlanean antolatuta, euskaraz eta lagunartean ibili eta Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko irteera egingo dute urriaren 31n [zapatua]. Foru plazan batuko dira, 09:00etan, 13 kilometroko ibilbidea egiteko (Gernika-Lumotik irten, Madalen, Maiaga eta Ganaga zeharkatu eta Gernika-Lumon amaituko dute). Ibilbidea lau ordutan egitea aurreikusten dute.

Mendilagun lagunarteko taldea da, eta ez da zor daitezkeen ezbeharren erantzule izango.