Gaztetxeen aldeko kotxe karabana (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Egurre Gazte Asanbladak gaztetxeen aldeko kotxe karabana deitu du uztailaren 19an [domeka], 19:30an, Astran. Astrako aparkalekutik aterata, Laida, Laga eta Ibarrangelu zeharkatuko dituzte berriro Gernika-Lumora iristeko. Autorik ez dutenei ere Astrara bertaratzeko deia egin diete.