Gau beltza (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. Montorre herri eskolak antolatuta eta udalak lagunduta, gau beltzaren bueltan bilduko dira arteagarrak urriaren 31n (barikua), 17:00etatik aurrera.
Egitaraua.
17:00. Aurpegia margotzeko eta mozorroak prestatzeko tailerrak. Eroan etxetik oihal zuria, lastozko txapela..Euskal Herriko ohiturak eta jatorria oinarri hartuta, ipuin kontakizuna.
18:30. Txokolate jana.
Ostean. Ziri edo sari, etxez etxe.