Gabon danborrada (Bermeo)
Bermeo. Gaztelugatxe Danborrada Taldeak antolatuta, taldea bera eta Latuna Bando txaranga kalez kale arituko dira abenduaren 27rako [zapatua] antolatu duten gabon danborradan. Talako kantinatik aterako dira 12:00etan, eta Alde Zaharretik eta Portuzarratik ibiliko dira, San Migeleko eskaileretan amaitu arte.