Familia irteera Karpin Abenturara (Nabarniz)
Nabarniz. Karpen Abentura parkera irteera egingo dute irailaren 19an [zapatua], familia giroan egun pasa egiteko. Aurretik udaletxean izena eman beharko da, horretarako epea irailaren 4a [barikua] izanik. 09:30ean aterako dira frontoi ingurutik, eta 20:30erako aurreikusi dute itzulera.
Sarrerei dagokienez, 2-3 urte bitartekoek 4 euro ordaindu beharko dituzte; 4-16 urte bitartekoek 6 euro eta 16 urtetik gorakoek, berriz, 7 euro.