'Ezagutu Urdaibai: Ogoño lurmuturra' irteera (Elantxobe)
Busturia.Ekoetxea Sareak Urdaibaiko paisaiarik “berezienetako bat” ezagutzeko irteera antolatu du abenduaren 8an [astelehena]. Elantxobetik abiatuta, artadi kantauriar bat zeharkatuko duen oinezko ibilbide gidatua egingo dute, 11:00etatik 13:30era bitartean.
6 urtetik gorakoentzako irteera da. Izen ematea (2 euro) eta informazio gehiago: ekoetxea.eus