Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoari buruzko saio irekia (Muxika)
Muxika. Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoari buruzko parte hartze saioa, azaroaren 28an (eguena), 18:00etan, udaletxean.
Udaletik euskara sustatzeko plan berri bat osatu nahi dute, eta herritarren parte-hartzea “ezinbestekotzat” jotzen dutenez, galdetegia zabaldu dute: “Galdetegi sinple bat betetzea eskatzen dugu, herritarrei gure herrian euskararen egoeraren pertzepzioaz galdetzen diena, eta parte-hartze saio bat ere egingo dugu, guztion artean datozen urteetarako erronkak eta esku-hartzeak adosten joateko”.
Galdetegia azaroaren 18a arte bete daiteke, paperean Zubieta-Errotan edo online esteka honetan