Erregimen kooperatiboko etxebizitza publikoen egitasmoaren aurkezpena (Muxika)
Muxika. Ugarte auzoan erregimen kooperatiboko etxebizitza publikoak sustatuko ditu Muxikako Udalak, eta egitasmoaren aurkezpen publikoa egingo dute urriaren 8an (eguena), 19:00etan, Ariatzako Eskolan.
Jakinarazi dutenez, etxebizitzak udalaren jabetzako lurretan eraikiko dituzte, eta “prezio eskuragarria” izango dute, “herriko gazteek euren bizi proiektuak herrian garatu ditzaten ahalbidetzeko helburuarekin”.