Deseukaliptizazioa, Undabason (Muxika)
Muxika. Lurgaia Fundazioak antolatuta, deseukaliptizazio saioa, ekainaren 7an (zapatua) Undabason, 09:30ean Astei landa etxeko aparkalekuan elkartuta.
“Espezie exotikoak kontrolatzeko jardunaldia da. Kasu honetan eukaliptoak izango dira, soberan ezagutzen dugun espeziea. Eta nola desagerrarazi badakigu ere: pazientziaz eta burugogorkeriaz. Zuritze-teknika aplikatuko dugu, eta, horretarako, zuritzaileak eta aizkorak erabiliko ditugu. Hamaiketako goxo batekin amaituko dugu, ohi bezala”, azaldu dute.
Izen ematea: info@lurgaia.org