Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko (ATH) ordezkarien informazio saioa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko (ATH) ordezkariek sektore honetako etxeko langileen langabezia-prestazioen onarpenari eta haien lan-eskubideen beste berrikuntza batzuei buruzko informazioa emango dute, azaroaren 8an (martitzena), 18:00etan, Astran.
Saio hau, Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenen Zentroak, Gernika-Lumoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute, eta langileei eta enplegatzaileei zuzenduta dago.