Bidaia kulturala (Ibarrangelu)

Ibarrangelu. Ibarrangelutarrek irteera kulturala egingo dute maiatzaren 24an, Gipuzkoara. 09:00retan aparkalekutik aterako dira autobusez, 10:30ean, Beasainen, Igartzako monumentuak ikusteko. Ondoren, Lazkaon, Lazkao Txikiren monumentua bisitatuko dute. Jarraian, Ataunen, Jose Migel Barandiaran museora, Sara etxera eta San Gregorio ur errotara joango dira. 15:00etan, Urbitarte sagardotegian jango dute. Izena emateko epemuga martxoaren 30a da, eta kultur etxean egin behar da. 58 euroko prezioa edukiko du, eta aurretiaz 10 euroko seinalea utzi beharko da.