Berbalagunen mendi irteera
Gernika-Lumo. Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbidea egingo du Berbalagunek. 12 kilometro egin beharko dituzte oinez, eta honakoa izango da ibilbidea: Gernika-Lumo – Olesko – Barrutia – Elorriaga – Zabala – Basondo – Santana – Kortezubi – Enderika – Gernika-Lumo. 09:00etan udaletxeko plazan elkartuko dira. Izena eman behar da AEKn eta udal euskaltegian.
48300 Gernika-Lumo, Bizkaia.