Berbalagunek antolatuta, 'Inguruetatik oinez' irteera (Bermeo)
Bermeo. Berbalagunek antolatuta, Inguruetatik oinez irteera, urtarrilaren 31n (zapatua), 09:30etik 14:00etara, doan. 09:45eko autobusa hartuko dute Lameran, Solluben ibilbidea hasteko.
Ibilbide zirkularra da, zailtasun gutxikoa, edonork egiteko modukoa izango da.
Izena emateko 607 60 95 80 telefono zenbakia dago, eta azken eguna urtarrilaren 27a da.