Azoka Berezia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lum0. Azoka Berezian elkartuko dira uztailaren 4ean (zapatua), 09:00etatik 14:30era bitartean, Merkatu plazan. Bertan, Gernikako piperrak izango dira protagonista. Arratzu, Ajangiz eta Gernika-Lumoko sei ekoizlek beraien uzta eskainiko dute, eta pintxoak dastatzeko aukera egongo da. Horrez gain, hogei bat baserritar eta artisauk beraien produktuak ere salgai ipiniko dituzte.