Azoka Berezia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Urteko lehenengo Azoka Berezian elkartuko dira Gernika-Lumon ekainaren 6an (zapatua), 09:00etatik 14:00etara bitartean. Bertan, Urdaibaiko txakolina eta gazta izango dira protagonista, horien erakusketa eta dastaketa egingo baitute. Horiek probatzeko eta erosteko aukeraz gain, denetariko produktuek beteko dute Merkatu plaza, izan ere, 29 postu jarriko baitutuzte bertan.