Ahalduntzerako Gune Feminista sortzeko herri-prozesua (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udalak Ahalduntzerako Gune Feminista sortzeko herri prozesua abiatu du eta eta lehen gogoeta fase baten ostean, herritarrei irekitako partaidetza-faseko lehen hitzordua deitu du irailaren 18an [barikua], 18:30ean, Bekoportalen.
Saioak bi atal izango ditu: lehenik, Beatriz Egizabal aktorearen Gregoria bakarrizketa eta, ondoren, ahalduntze feministarako etxeen inguruan garatutako esperientziak ezagutzeko tartea.