Adinekoen txangoa (Busturia)
Busturia. Adinekoen txangoa egingo dute Busturiatik Iruñera irailaren 18an, 08:00etan Axpeko autobus geltokitik irtenda. Jakinarazi dute izena ematea beharrezkoa izango dela, eta horretarako bi egun ahalbidetu dituzte: irailaren 8an Axpeko Gizarte Etxean eta irailaren 9an San Kristobaleko hirugarren adinekoen lokalean.