Adinekoen Nazioarteko Eguna (Busturia)
Busturia. Adinekoen Nazioarteko Eguna, urriaren 1ean (eguena), 18:00etan, film emanaldia eta solasaldia, txokolateagaz. Gainera, Rosa Mari Gabantxoren artelan bat zozkatuko dute, eta irabaziak Kangbeng elkarterako izango dira.
Horrez gain, urriaren 4an (domeka), bazkarian elkartuko dira Muruetako Kaminoko Jatetxean, menu bereziarekin. Busturian erroldatutako 65 urtetik gorakoek 25 euro ordaindu behar dituz, eta gainerakoek 50 euro. Bazkarirako liburutegian izena eman behar da, irailaren 25a baino lehen.