
Busturiko Udalak HAPO berria idazteko kontratua esleitu du, 223.345 eurotan. Dokumentu berriak azken urteetako urigintza-aldaketa berriak beregain hartuko ditu, eta "araudi berriagaz bat" etorriko da. Halaber, herritarren partaidetzarako programaren hasiera ere onartu du udalak.

Adela Bizkaia erakundeak jaso du aurten Gernika-Lumoko Marijesiek bildutako dirua: 2.547,40 euro. Gaixotasuna dutenei zainketa aringarriak eskaintzeko eta ikerketa bideratzeko erabiliko dute diru ekarpena.

Maier kooperatibaren I+G zentro da Maier Technology Centre (MTC), eta horrek jasoko du Bizkaiko Foru Aldundiaren 2,5 milioi euroko ekarpena. Inbertsioa Busturialdea-Urdaibai Eskualdeko Plan Estrategikoaren (EPE) baitan kokatzen da, eta eskualdeko ehun industriala eta teknologikoa indartzea ditu helburu.

AEBek Venezuelan egindako erasoa gaitzetsi dute hainbat eragilek munduan barrena. Ernaik, esaterako, Gernika-Lumon elkarretaratzea egin zuen zapatuan, eta erasoa "eraso estrategikotzat" jo zuen, AEBk Latinoamerika "eremu estrategikotzat" duelako, natur baliabide ugarien aberastasunagatik.

2023az geroztik herrian topaleku bat izatearen beharrizana ase du Foruko Tabernak. Herritarren «harrera ona» azpimarratu, eta "kalitatezko produktuen" erabilera lehen lerroan jartzen dute etengabe, egunez eguneko zerbitzua eskainiz.

Baserritar izateko nahiak eraman zituen Alex Zubia eta Ainhoa Iturbe Ajangizko baserri bat erostera. Gaur, 25 urte geroago, landa etxea ere baden Aristieta Baserrian ekoizten dituzte Gernikako plazan zein Baserretik Gernikararen bidez saltzen dituzten "nekazal produktu osasungarriak".

Lointek Gernika Bizkaiak 78 eta 61 galdu du NKA Universitas Pecs taldearen kontrako Eurocup Womenen final-hamaseirenetako kanporaketaren itzuliko partidua. Hori bai, Malosteko joanekoan lortutako garaipena tarteko, puntu bakarreko aldeagatik lortu du lehian aurrera egitea.

Poesia, musika, antzerkia eta bertsolaritza uztartzen dituen proiektu berria eta eraldatzailea domekan (abenduak 21) ailegatuko da Eskolondora, 18:00etan. Andoni Salamerok, Aitor Furundarena eta Andoni Egaña sortzaileek eskainiko dute eatarrentzat "berezia" izango den ikuskizuna.

Sare Gernika-Lumok abenduaren 31n egindako mobilizazioan gogoratu zuen oraindik 104 euskal preso, 14 iheslari eta 3 deportatu daude etxerako bidean jartzeko: "Elkarbizitzarako urratsak emateko, ezinbestean, haien etxeratzea oinarrizkoa eta urgentziazkoa da".

Gernika-Lumoko udal aurrekontua osatzeko iradokizunak bihar (urtarrilak 6) arte jasoko dituzte, bai udalean, bai posta elektronikoz.

Foruko Udalak V16 balizak egiten dituen herriko Atressa Automotive Factory S.A. enpresagaz lankidetza-hitzarmena abiatu du, eta etxebizitza bakoitzeko baliza bat oparituko dute. Herritarrek udaletxean jaso beharko dituzte, 09:00etatik 14:00etara arteko ordutegian.

Gernika-Lumoko Merkatu plazan lehiatuko dute Euskadiko Karakol Txapelketa domekan, bi modalitatetan: aldez aurretik etxean egindako kazolena eta plazan bertan egostekoena.

Domeka goizean meza, pintxoak eta trikitia egongo dira, eta arratsaldean, briska txapelketa.

Busturialdeko Kontseilu Sozialistaren arabera, "ezinezkoa" litzateke Guggenheim Urdaibai proiektua gelditzea horrek eskualdean izan duen kontrakotasunik barik.

Urteroko gaueko errondei hasiera eman zieten atzo (abenduak 16) goizaldean, eta kale bazterrak koplaz betetzen jarraituko dute abenduaren 24ra arte.

Ikasleen "ongizatea eta garapen integrala" ardatz hartuta, Ikastolen Elkarteko Eli Altolagirre eta Amaia Ayerrak sortu duten ONKI tutoretza programa "eguneratua" txertatu du Seber Altube Ikastolak, marko berriagaz lerrokatuta.