24. Korrika Busturialdea, Lea-Artibai eta Mutrikun
24. Korrika martxoaren 26an 01:10ean helduko da Busturialdera, Eatik eta egun berean 06:02an irtengo da, Bermeotik. Atal honetan aurkituko duzu aurtengo Korrikaren inguruko informazio guztia: albisteak, mapa interaktiboa, agenda nahiz bestelako edukiak!
Euskararen aldeko ekimena Busturialdeko hainbat herritatik igaroko da martxoaren 26an. 01:20 aldera ailegatuko da Eara, eta 03:07an sartuko da lekukoa Gernika-Lumon; Bermeora, berriz, 04:57an ailegatuko da, handik ateratzeko.
Atharratzen hasi eta Bilboraino martxoaren 19tik 29ra bitartean egingo den Korrikari soinua eta irudia jarri diote. Pello Reparaz arduratu da musika eta letrak egiteaz, baita bideokliparen zuzendaritza ere, eta ondoan izan ditu Erramun Martikorena eta Maixux Zugarramurdi.
'Euskara gara' leloa izango du ardatz 24. Korrikak, Euskal Herriko kale eta etxeak euskararen arnasagaz betetzeko. AEK-k Errigora egitasmoa omenduko du oraingoan, txikitasunaren garrantzia erdigunean jarriz.
Korrika Gazte Batzordeak sortzeko bilduko dira bihar (otsailak 20 )Bermeon eta Gernika-Lumon; Bermeoko Kabidxen 19:30ean eta Gernikako Astran 18:30ean biltzeko deia egin dute.
'Ziztu bizian, euskaraz! - Korrikaren erritmoan' tailerra antolatu du Berbalagunek: Bermeon urtarrilaren 29an [eguena] jarri dute hitzordua eta Busturian, urtarrilaren 30ean [barikua]. Izena eman beharko da.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.