Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza deialdia zabaldu du udalak

Gernika-Limon merkataritzako, ostalaritzako edota beste zerbitzu batzuk emateko establezimenduak dituzten pertsona zein juridikoek errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza jaso ahal izango dute. Gernika-Lumoko Udaletik jakinarazi dutenez, deialdiak bi esku-hartze barnebiltzen ditu: establezimendu kanpokoak (errotulu nagusia, toldoa, erakusleihoa eta ibilbigal¡iluak) eta kanpokoak (katalogoak, menu-kartak…). Eskaera egiteko epea abenduaren 31ra arte [eguena] egongo da zabalik. 

Dirulaguntza deialdia 2023-2027 urteraako Aroa Euskara Plan Estrategikoagaz lotuta dago,  hain zuzen ere, euskara eguneroko bizitzan eroso erabiltzeko berariazko estrategiak garatzearekin. Izan ere, Hitzargune programaren eskutik egindako kale bahaketako datuek euskararen presentzia txikia adierazten dute komertzioetan: errotulu nagusiei dagokionez %37koa da euskararen presentzia eta erakusleihoetan, ostera, %22. Hain zuzen ere, euskararen “presentzia handitzeko pausuak” ematea da udalaren helburua eta, horretarako, 2.000 euro bideratuko dituzte dirulaguntza horretara. Jasotzen dituzten eskabide kopuruaren arabera “2027an diru-saila handitzeko aukera” egongo dela aurreratu dute. 

Laguntza jasotzeko baina, hainbat baldintza bete beharko dituzte interesdunek, besteak beste udalagaz Hitzargune programako —merkataritza, enpresa eta elkarteen esparruan euskara normalizatzeko kanpaina—hitzarmena sinatuta edukitzea. Habaler, diruz lagundutako errotulazioak “zuzen idatzita” egon beharko dsa, inolako akats gramatikal edo ortografikorik gabe. Nabarmendu dutenez, udaleko Euskara Zerbitzuak doako itzulpen eta aholkularitza zerbitzua eskainiko du, “testuen zuzentasuna bermatzeko”. 

Era berean, zehaztu dute izen propioa, toponimia edo abizena “soilik” dituzten errotulu zein elementuek ez dutela dirulaguntzarik jasoko, ezta “aldi baterako” diren euskarriek ere. Gainera, laguntza jaso ahal izateko euskaraz zein gaztelanieaz antzeko idazten diren terminoak “euskaraz soilik” idatzita agertu beharko dira eta, euskara, gaztelania edota hizkuntza gehiago erabiltzen diren kasuetan, “euskararen presentzia, gutxienez, gaztelaniaren edo beste hizkuntzaren parekoa” izan beharko da laguntza jaso gura bada. Informazio guztia dirulaguntzaren oinarrietan jasota agertzen da, eta udalaren webgunean koltsutatu daiteke.