Euskaltzaindiak argitaratutako sarrera berrien gizarteratzean laguntzeko bertso paper lehiaketa berria, martxan
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak etas Euskaltzandiak antolatutako lehiaketak hiztegiaren normalizazioan laguntzea du helburu. Azaroaren 17ra [martitzena] arte parte hartu daiteke.
Euskaltzaindiak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bertso paper lehiaketa berria ipini dute martxan. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Josi, Bizkaia eta euskerea ekimenaren — euskalgintzintzako eragileen arteko lankidetza sortzeko elkargunea— barruan kokatzen den lehiaketak Euskaltzaindiak sei hilabeterik behin argitaratzen dituen “sarrera berriak jendarteratzeko” helburua du; alegia, “hiztegiaren normalizazioan laguntzea” eta, zelan ez, euskara aberastu eta indartzea. Azaroaren 17ra [martitzena] bitartean zabalik dago lanak aurkezteko epea.
Bertsolariek Aspalditik itxaroten zenuen albistea jaso berri duzu gaiari erantzunez hiru bertsoko sorta osatu beharko dute —bertsolariko gehienez bi bertso sorta —, eta bertsoak, gehienez, 9 puntukoak izan ahalko dira. Bertsoek “berriak” izan beharko dute, hau da, aurretik inoin aurkeztu edo argitaratu ez direnak.
Horiek osatzeko ‘Euskaltzaindiaren Hiztegiaren 2026ko ekaineko eguneratzean zuzendu edo osatu dire sarrera, azpisarrera edo ohiko lexiak eta gehitu diren sarrera, azpisarrera eta ohiko lexiak’ dokumentua hartu beharko dute oinarri; izan ere, antolatzailek sarrera berrietatik 100 berba aukeratu dituzte eta, gutxienez 5, bertso sortan jasota egon beharko dira. “Sarrera berriak ataleko aurre-aukeratutako 100 hitz hpriek kolore horiz adierazita daude. Bertso sortarako aukeratutako zerrendarako berbak ere letra lodiz adierazi beharko dira”, argitu dute Bizkaiko Bertsozale Elkartetik.
Bertsolariek bi mailatan banatuta lehiatuko dute bertso paper txapelketa: A mailan 20 urtetik gora dituztenak —2005ean edo aurretik jaiotakoak— egongo dira eta B mailan, berriz, 20 urtera artekoak —2006a bitartean jaiotakoak—. Maila bakoitzean bi onenak sarituko dira, “sortaren kalitatea eta hiztegiaren erabilera” kontuan hartuta. A mailako irabazleak 300 euro jasoko ditu eta bigarrenak, berriz, 100 euro. B multzoari dagokionez, irabazleari 150 euroko saria emango diote eta bigarren sailkatuari 75 eurokoa. Sari banaketa abenduaren 6an [domeka] egingo dute, 61. Durangoko Azokan.
Hala, lehiaketa berrian parte hartzeko interesa duten guziek azaroaren 17a bitartean dute beraien bertso sortak aurkezteko epea. Lanak bizkaia.proiektuak@bertsozale.eus helbidera bidali beharko dira, zenbait ohar kontuan hartuz: bertsolariak bi sorta bidaliko baditu, sorta bakoitzagaz mezu bat bidali beharko dute.
Gainera, eposta bakoitzean bi dokumentu atxikitu beharko dira; lehenengo dokumentuan bertso sortaz gain, bertsolariaren jaiotza data eta ezizena adierazi beharko dira. Bigarren dokumentuan, ostera, egilearen datuak, hala nola, izen-abizenak, jaiotze-data eta telefono zenbakia eta ezizena agertu beharko dira. Bidalitako mezuen izenburuan bertsolariaren ezizena eta maila (A edo B) zehazteko eskatu dute.