"Gure eskuetan", ondarea babesteko kolektiboki jarduteko beharrizana azpimarratuz
Euskal Museoan egin dute aurkezpena.Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien 26. aldiaren programazioa aurkeztu dute gaur [irailak 15], Bilboko Euskal Museoan.
Gure eskuetan lelopean, doako 270 kultur proposamen baino gehiago eskainiko dituzte urrian, Bizkaiko 77 udalerritan. Busturialdean, Bermeon, Busturian, Ean, Ereñon, Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon, Kortezubin, Mundakan eta Muxikan egingo dituzte.
Urtero gai baten inguruan antolatzen dituzte jarduerak, eta aurtengo gaia Europako Kontseiluak 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldietarako ezarritako ikuspegiarekin lotuta dago, eta azpimarra jartzen du ondarean eragin dezaketen arrisku eta mehatxuetan eta ondarea babeste aldera kolektiboki jarduteko beharrizanean. Horrenbestez, kultur ondarearen kalteberatasunari buruz zein aurre egin beharreko erronkei gizarteak erantzuteko duen gaitasunari buruz gogoeta egitera bultzatu gura dituzte bizkaitarrak. Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatuaren berbetan, aldi honek ondarearen balioari eta bere zaintzan daukagun erantzukizun kolektiboari buruzko begirada “zabala eta partekatua” proposatzen du: “Ikuspegi hori lantzeko, kontuan hartu da Europak 2026ko ediziorako finkatu duen gaia. Mehatxuei erantzutea beharrezkoa dela azpimarratzen du, kultur ondareak etorkizuneko belaunaldientzat esanguratsua eta eskuragarria izaten jarrai dezan”.
Urtero modura, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen ditu jardunaldiak, eta 26. aldi honetan, 172 entitate antolatzailek parte hartuko dute, besteak beste, kultur elkarte eta entitateek, museoek eta udalek, eta horietako batzuen ordezkariak elkartu dira gaurko aurkezpen agerraldian. Bertan nabarmendu dutenez, kultur programa hori “guztiz kontsolidatuta” dago. Izan ere, Europan ondarea zabaltzeko “ekimen nagusietako bat” ez ezik, Bizkaian kultur ondareari eskainitako urteko hitzordurik “handiena” ere bada: “Kopuruotan ikusten dugu proiektu kolektibo hori ez dela nolanahikoa; hainbat eta hainbat kultur eragile eta erakunde mobilizatzen ditu urtero kultur ondarea herritarrei hurbiltzeko”.
Programazio osoa eta jardueren informazioa eta erreserbak kontsultagai daude www.ondareabizkaia.eus webgunean eta Instagram (@ondareabizkaia) eta Facebook (Ondarea Bizkaia) sare-sozialetako profiletan. Gainera, jardunaldiek WhatsAppeko kanala ere izango dute aurten, Ondarearen Europako Jardunaldiak, haien egunerokoa gertutik jarraitu nahi dutenentzat.
BUSTURIALDEKO PROPOSAMENAK
BERMEO
- Urriak 6: Bermeoko udaletxea, sutearen ondoren bisita gidatua, 19:00etan, udaletxean.
- Informazioa eta erreserbak: 94-617 91 54/ turismoa@bermeo.eus
- Urriak 15: Baxura: bilakaera, erresistentzia eta egungo egoera hitzaldia, 18:00etan, Arrantzaleen Museoan.
- Informazioa eta erreserbak: 94-688 11 71/ arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus
- Urriak 20: Bermeoko udaletxea, sutearen ondoren bisita gidatua, 19:00etan, udaletxean.
- Informazioa eta erreserbak: 94-617 91 54/ turismoa@bermeo.eus
- Urriak 29: Gogoeta: Bermeoko ondare garaikidearen etorkizuna mahai-ingurua, 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan.
BUSTURIA
- Urriak 30: Urte-sasoiak Busturian ikus-entzunezkoa, 19:00etan, kultur etxean.
- Informazioa eta erreserbak: 94-617 10 04 liburutegia@busturia.eus
EA
- Urriak 17: Ieko talaren eta gurutzbidearen barriztatzea hitzaldia eta bisita gidatua, 12:00etan, Eskolondon.
- Informazioa: ondareabizkaia@gmail.com / Erreserbak: www.ondareabizkaia.eus
EREÑO
- Urriak 10: Gerandako denbora-kapsula murgiltze bisita, 11:30an, plazan.
- Informazioa: 94-625 46 21 harrera@ereño.eus / Erreserbak: www.turismourdaibai.com
GAUTEGIZ ARTEAGA
- Urriak 17: Ereño gorriaren Andrabideko harrobiak bisita gidatua, 11:00etan, plazan.
- Informazioa eta erreserbak: 656 77 51 48/jalb.moon@yahoo.es
GERNIKA-LUMO
- Urriak 3: Organoa, babestu beharreko ondarea bisita gidatua, 11:00etan, Euskal Herria Museoan.
- Informazioa eta erreserbak: 94-625 54 51/ euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
- Urriak 10: Ezetz jaurti pilota zestarekin! bisita gidatua eta praktika, 11:00etan, Jai Alai frontoian.
- Informazioa eta erreserbak: 658 75 06 27 / gjaialai@msn.com
- Urriak 17: Fosil gidaria. Gerra zibileko arkeologia ibilbide gidatua, 10:00etan, tren geltokian.
- Informazioa eta erreserbak: 94-627 02 13 / 688 71 07 64 /museoa@bakearenmuseoagernika.eus
- Informazioa eta erreserbak: 94-627 02 13 / 688 71 07 64 /museoa@bakearenmuseoagernika.eus
- Urriak 17: Organoa, babestu beharreko ondarea bisita gidatua, 11:00etan,Euskal Herria Museoan.
- Informazioa eta erreserbak: 94-625 54 51 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
- Urriak 17: Harria altxatu ezetz! erakustaldia eta praktika, 11:00etan, Santanape kiroldegian.
- Informazioa: 620 25 17 89 / info@sustabiz.eus / Erreserbak: www.ondareabizkaia.eus
KORTEZUBI
- Urriak 3: Omako basoan irrintzia ezetz bota ikastaroa, 10:00etan, Santimamiñen.
- Urriak 17: Santimamiñe: historia geologikoa eta kontserbazio erronkak hitzaldia, 12:00etan, Santimamiñen.
- Bi jardueretarako informazioa eta erreserbak: 94-465 16 57 / santimamine@bizkaia.eus
MUNDAKA
- Urriak 17: Mundakako portuko aztarnak bisita gidatua, 11:00etan, udaletxeko plazan.
- Informazioa eta erreserbak: 94- 617 72 00 / harrera.mundaka@bizkaia.org
MUXIKA:
- Urriak 24: Baserrietako labaderoak Muxikako udalerrian bisita gidatua, 11:00etan, Zubieta Errotako plazan.
- Informazioa eta erreserbak: 645 00 66 63 / liburutegia@muxikakoudala.eus