Bizkaiko untxia eta sagardoa, urteko laugarren Azoka Bereziko protagonista
Zapatuan [irailak 5] ospatuko da Gernika-Lumoko Azoka Berezia, 09:00etatik aurrera 14:, Merkatu Plazan
Abuztuan Arabar Errioxako ardoa eta bakailaoa dastatu ostean, urteko laugarren Azoka Bereziak Bizkaiko bi produktutan ipiniko du fokua: Bizkaiko untxiari eta sagardoari eskainiko diote iraileko hitzordua. Etzi [irailak 5] dute ipinita hitzordua, 09:00etatik 14:00etara, Merkatu plazan.
Azoka Bereziak eskualdeko ekoizleen topagunea izan nahi du, “tokiko ekoizpenari balioa emateko eta aisialdi jardunaldi oso bat eskaintzeko”. Horregatik, bertaratzen direnek untxia eta sagardoa dastatzeaz gain, fruta eta barazki azokaz ere gozatu ahalko dute; besteak beste, sasoiko fruta, gazta, gozokiak. eztia, gildak, patea, ogia, euskal pastela, txakolina eta ardoa erosteko aukera egongo da.
Horrez gain, artisauen hamar postu ere ipiniko dituzte. Haurrentzako jarduerak ere egongo dira, esaterako, jolasak, puzgarriak eta tailerrak.