Hitzorduz bete-beteta datoz saninazioak
Foruan, Laidan, Bedaronan eta Ondarroan saninazioak ospatuko dituzte datorren astean.
Uztailaren erdia igarota, oporretan daude asko eta asko; beste askok, berriz, abuztua noiz ailegatu zain jarraitzen dute. Hirugarren multzoa ere bada, udan lanetik atseden hartzeko aukera ez duten horiek osatzen dutena. Denek ala denek baina, elkartu eta topa egiteko aitzakia izango dute hilaren azkenean, San Inazio eguna ospatuko baitute, besteak beste, Bedaronan, Foruan, Laidan eta Ondarroan. Toki batzuetan, gainera, saninazioak hainbat egunez luzatuko dituzte.
Beste urte batez, Foruko bizilagunak izan dira goiztiarrenak, Txikitero Egunean batu baitziren iragan zapatuan eta gaur, berriz, Urdaibai Dantza Taldearen urteurren afarian batuko dira. Txupinazoa baina, San Inazio egunez botako dute, Amaia Uribe kazetari forutarraren eskutik. Ohi legez, herriko dantza taldeagaz erregelak dantzatuko dituzte gero; Urdaibai Dantza Taldeak, gainera, ohitura bihurtu den dantza jaialdia antolatu du San Inazio iluntzerako eta, aurtengo gonbidatua, Doina Ilfovului Dantza Taldea, Errumaniako Buftea hiritik ailegatuko da. Gaua Alarma Morea, Burutik eta DJ Lustre Labanak girotuko dute. Biharamunean paella txapelketa izango dute topagune eta abuztuaren 2an agurtuko dituzte jaiak, Nagusien Egunez herri bazkarian batuta.
Bedaronan uztailaren 30a noiz iritsi zain daude, jaiei ekiteko gogoz baitaude bizilagunak. Bi egunez denetariko ekintzez gozatuko dute. San Inazio bezperan txupinazoa bota ostean, mus txapelketan batuko dira, eta, beste behin sari potoloak banatuko dituzte: irabazleek 400 euro eta txapela jasoko dituzte eta bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuek, 300, 200 eta 100 euro, hurrenez hurren. Umeek ere edukiko dute entretenimendua, zirku eta perkusio tailerra izango baitituzte aukeran. Gauen bertaratutakoak dantzan jartzearen ardura Altxa Porru erromeriak izango du.
San Inazio egunez, berriz, iaz berreskuratu zuten herri kirol erakustaldiari jarraipena emango diote: harri jasotze, trontza, aizkolari eta txinga eroate saioa ikusiko dute. Arratsaldean ostera, briska txapelketa eta Bedaruko II. Irrintzi Txapelketa lehiatuko dituzte, biak ala biak sari politekin. Irrintzia botatzera animatzen diren umeek ere saria jasoko dutela iragarri dute.
Ibarrangelutarrak ez dira atzean geldituko. Uztailaren 30 iluntzean EinGo taldearen erritmora trikipoteoan batuta hasiko dituzte Laidako jaiak eta gaua iristeagaz batera, Joselontxos txarangak hartuko du lekukoa. Dantzan eta kantuan ez aritzeko aitzakiarik ez ez dute herritarrek. San Inazio egunez, berriz, Lorea Ume Dantza Taldekoak izango dira eguerdian protagonistak. Halere, tortilla usainak ere bere lekua izango du, tortilla egiten trebeena nor den ezagutzeko lehiaketan batuko baitira. Bazkalostean mus txapelketak jokatuta, iluntzean sardina erreak dastatuta agurtuko dituzte aurtengo Laidako jaiak.
EGITARAUAK:
EA (BEDARONA)
Uztailak 30, eguena.
17:00. Txupinazoa.
17:30. Mus txapelketarako izen ematea, Herriko Tabernan. 20 euro ordaindu beharko dira, bikoteko.
18:00. Mus txapelketa.
18:30. Ume eta gaztetxoentzako ekitaldia: zirku tailerra eta perkusioa.
20.00. Kantu poteoa.
23:00. Musika: Altxa Porru
erromeria.
Uztailak 31, barikua.
San Inazio Eguna.
12:00. Meza.
13:15. Herri kirol erakustaldia. Harri jasotze, trontza eta txinga eroatea: Izaro
Solozabal, Iraitz Idoeta eta Haritz eta Izei
Abendibar. Aizkolariak: Ainize Perez eta Julen Alberdi Txiki; Aitor
Larrinaga Olabarri I eta Iker Vicente; Mikel Larrañaga eta Julen Iturraspe.
17:30. Ume eta gaztetxoentzako ekitaldia: Kutxa Dorrea eta Tripodea (Zintzilik).
17:30/18:00. Briska
txapelketarako izen ematea. Bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira.
18:00. Briska txapelketa,
eskolan.
19:00/19:30. Bedaruko II. Irrintzi txapelketarako izen
ematea. Ume zein
helduek parte hartu dezakete.
19:30. Bedaruko II. Irrintzi
Txapelketa.
21:00. DJ Koet.
FORUA
Gaur.
Gauean. Urdaibai Dantza Taldearen urteurren afaria, Foruko Tabernan. Izena emateko taldearekin harremanetan jartzeko eskatu dute.
Uztailak 30, eguena.
19:00. Foruko Pala Txapelketa Mistoko finala.
Uztailak 31, barikua.
San Inazio Eguna.
11:30. Diana Foruko
txistulariekin.
13:00. Meza nagusia, Tourseko San Martin elizan.
Ostean. Txupinazoa, Amaia
Uribe kazetariaren
eskutik.
Jarraian. Erregelak, Urdaibai Dantza Taldeagaz.
19:00. San Inazio dantza jaialdia: Doina Ilfovului Dantza Taldea, Batra Buftei musika taldea (Buftea, Errumania) eta Urdaibai Dantza Taldea.
21:00. Txapela Brava.
23:00. Kontzertu gaua: Alarma morea, Burutik eta DJ Lustre Labana.
Abuztuak 1, zapatua.
11:00. Goitibera konpainiaren Erantsi SL kale antzerki ikuskizuna, adin
guztietakoei zuzenduta.
12:00. Paella txapelketarako izen ematea.
13:00. Xaibor diskofesta.
14:00. Paellen aurkezpena eta sari banaketa.
16:00/18:30. Umeentzako
puzgarriak.
19:00. Pelota partiduak eta umeentzako herri kirol saioa, Sustabiz
Fundazioaren eskutik.
20:00. Lilibertso bertso
eskolako bertsolariak, tabernaz taberna.
23:00. Kontzertuak: Xsakara, La Txama eta Bide batez erromeria.
Abuztuak 2, domeka.
Nagusien Eguna.
11:30. Diana Foruko gaiteroekin.
13:00. Meza.
Ostean. Urdaibai Dantza Taldeko dantzari txikien
dantza emanaldia.
15:00. Herri bazkaria, Baserri Maitea jatetxean.
Autobusa 14:30ean aterako da udaletxe aurretik.
Jaiak amaitzeko. Elizari buelta ematea.
IBARRANGELU (LAIDA)
Uztailak 30, eguena.
20:30. EinGo taldeagaz
tripipoteoa, tabernetan zehar.
22:30. Musika: Joselontxos txaranga.
Uztailak 31, barikua.
San Inazio Eguna.
12:00. Meza.
12:30. Lorea Ume Dantza
Taldearen emanaldia, ermita parean.
13:30. Tortilla txapelketa, plazan.
Bazkalostean. Mus Txapelketa. Parte hartu nahi dutenak Mar-mar tabernara
bertaratu beharko dira.
21:00. Sardina erreak.