Merkataritza portuaren babes-sistema, nazioarteko araudira egokituta
Bermeoko Portuaren Babeserako Aholku Batzordeak ISPS Segurtasun Planaren ebaluazioa baliozkotzea onartu du. Eusko Jaurlaritzako Portuen, Itsas Gaietako eta Kostaldeko Zuzendaritzak merkataritza-portuaren babes-sistema eguneratu du.
Bermeoko Portuaren Babeserako Aholku Batzordeak ISPS Segurtasun Planaren —International Ship and Port Facility— ebaluazioa baliozkotzea onartu zuen iragan barikuan [ekainak 26]. Hala, Eusko Jaurlaritzako Portuen, Itsas Gaietako eta Kostaldeko Zuzendaritzak merkataritza-portuaren babes-sistema eguneratu du, itsas eta portu-segurtasunaren arloko nazioarteko araudira egokituz.
Babes-sistemaren eguneratzeagaz Bermeoko portuaren “prebentzio-gaitasuna indartzen” dutela azpimarratu du: “Eguneratze honen bidez Bermeoko portuaren prebentzio gaitasuna indartzen dugu, eta haren jarduera nazioarteko babes-estandar zorrotzenekin bat etorriz garatzen dela bermatzen dugu”. Izan ere, portuen segurtasunak “etengabeko berrikuspena” eta administrazio guztien arteko koordinazioa eskatzen ditu.
Nazioarteko Itsas Erakundeak 2001eko irailaren 11ko atentatuen ostean bultzatutako ISPS Segurtasun Planak portu-azpiegituren segurtasuna indartu, arriskuak prebenitu eta zor daitezkeen gora beheren artean erantzun koordinatua bermatzeko esparru bateratua ezartzea du helburu.
Bermeoko portuan eguneratutako babes-sistemagaz, sarbideen kontrola, zaintza-sistemak, komunikazioak eta eskumena duten administrazio eta erakundeen arteko koordinazioa berrikusi dituztela nabarmendu dute, “baita babes-maila desberdinetarako aurreikusitako jarduera-protokoloak ere”.