Triñeko ermitaren inaugurazioan elkartu dira foruarrak
San Gregorio egunez [maiatzak 9], Triñe legez ezaguna den San Gregorio ermitaren inaugurazioan elkartu ziren herritarrak.
Argazkia: Foruko Udala San Gregorio eguna [maiatzak 9] Triñe bezala ezaguna den San Gregorio ermitaren inaugurazioa egiteko baliatu zuen Foruko Udalak. Herritarrek ez zuten ekitaldian galdu nahi izan, eta ermita txiki gelditu zen, asko izan zirelako meza entzun eta Urdaibai Dantza Taldearen emanaldiaz gozatu nahi izan zutenak.
Urte luzez tradizio eta jai ezbedinen lekuko izan da Triñe ermita, udalarriaren ikur enblematiko bihurtuz; horregatik, kontserbazioa bermatzeko helburuagaz, ermitaren kanpo irudia hobetu zuen udalak iaz, zaharberritze prozesuan Gondra Barandiaran Fundazioaren eta Juan Telesforo de Arteche Fundazioaren laguntza izanik.

Urdaibai Dantza Taldekoek emanaldia eskaini zuten. Argazkia: Foruko UdalaForuko Udala
Kanpoaldea zaharberrituta, barrualdearen eraberritze lanei ekin zioten, “kontu handiz”; izan ere, Gernikako bonbardaketan desagertu zen San Joan elizatik berreskuratutako “erretaula baliotsua” dago bertan. Triñeko esku hartzea bukatuta, udalerriko ermita guztiak —Baldatikakoa, San Kristobalekoa eta Triñekoa— egoera “ezinhobean” egotea lortu dute.