Jose Manuel Rozas artistaren omenezko plaka ipini dute
Argazkia: Sukarrietako Udala Jose Manuel Rozas bilbotarrak bere ibilbide artistikoaren zati esanguratsu bat Sukarrietan gauzatu zuen, eta horregatik, Sukarrietako Udalak bere omenezko plaka jartzea erabaki du. Margolari eta eskultoreak bere lanak egiteko erabili zuen —eta garaian udalaren jabetzako zen— eraikinean jarri dute plaka, Arana Goiri Tar Sabin Bide Zabalako 14. zenbakian.
1950. urtean, 6 urte besterik ez zituela parte hartu zuen Rozasek bere lehen lehiaketan, Paisaje lanagatik epaileen sarietako jasoz. Urte batzuk geroago, Irungo La Sallen barneko ikasle egon zen, eta bertan garatu zuen gerora mundura zabalduko zuen sormenerako gaitasuna, lehen enkarguak egiten hasi baitzen. Seminariotik irtetean Martin Ballesteros burgostarraren konpainian hasi zen lanean, eta bertan ezagutu zuen heriotzara arte bidelagun izan zuen Mari Jose Abasolo.

Argazkia. Sukarrietako Udala
Oleo hiperbolico de Jose Manuel Rozas izan zen artistaren lehen bakarkako erakusketa, 1967an eta gerora beste hainbat egin zituen. Rozas eta Abasolo 1975. urtean ezkondu ziren eta orduan, sormen lanak garatzeko aproposagoa zen leku baten bila hasi ziren. Hala, Santurtzitik Sukarrietara joan ziren bizitzera. Bertan, Arana Goiri Tar Sabin Bide Zabalako 10. zenbakian estudio berria jarri zuen martxan eta bertan sortu zituen bere ibilbide artistikoaren isla diren neurri handi eta ertaineko artelan ezagunenak. Rozas Sukarrietan zendu zen 1983an, 38 urte besterik ez zituela.