192 lagun batu ditu Warhammer 40k lehiaketan
32 taldetan banatutako 192 parte hartzaile hartu ditu VII. Warhammer lehiaketak. Team Spain 2024 taldea nagusitu da Bermeo Rol Eskola Elkartearen txapelketan.
32 talde batu dira asteburuan Artzan.Bermeoko Rol Eskola Elkartea Bermeoko Rol Eskola Elkarteak (BREE) ez dio urteroko hitzorduari utzik egin, eta herrian errotzen hasita dagoen lehiaketa antolatu dute, zazpigarrenez: Warhammer 40k txapelketa. Bermeoko elkartearentzat hitzordu berezia izaten da maiatzekoa, parte hartzaileen zein kuxkuxeroen “erantzun ona” izaten baitute. Horren isla, zapatuan Artza [maiatzak 2] beteta egon izana.
Warhammer 40k jolas futuristak gero eta zale gehiago ditu mundu guztian zehar, eta mundu guzti horren zati txiki baina esanguratsua elkartu zen zapatuan Bermeoko udal pilotalekuan: 32 taldetan banatutako 192 parte hartzaile. Talde guztiak Artzan sartu ahal izateko baina, antolakuntzak “zailtasun handiak” izan ditu: “32 taldeak sartu ahal izateko uko egin behar izan diogu, besteak beste, eszenatokiari”. Espazioa dute BREEkoek “oztopo nagusietako bat”; izan ere, aurten bederatzi talde lehiaketatik kanpo utzi behar izan dituzte: “41 taldek eman zuten izena, baina ez zen posible denak sartzea; lekua izango bagenu 246 lagun elkartuko ginateke”.
Parte hartze handiena. Edonola ere, antolatzaileak “pozik” daude izandako erantzunagaz, izan ere inoizko parte hartzerik handiena izan du aurten txapelketak:, iaz 26 talde eta 156 parte hartzaile elkartu ziren eta 2024ean, berriz, orain arteko errekorra zuen txapelketak, 30 talde eta 180 lagun batu zituen.

Bermeo Rol Eskola Elkarteko kideak.Bermeoko Rol Eskola Elkartea
Zailasunak zailtasun, Bermeo Rol Eskola Elkarteak asteburuak utzitakoaren “balorazio ona” egin du., Warhammer zaleak “eroso” egotea lortu zutelako eta hori beraientzat “garrantzitsua” den aldagaia delako: “Beste lehiaketa batzuetan ikusi dugu partaide gehiago hartu ahal izateko mahaiak txikitzen dituztela, baina guretzat oinarrizkoa da Warhammer 40k txapelketa lehiatzen ari direnak eroso egotea”.
Sariak. Lehiaketaren zazpigarren aldia izan da aurtengoa. Lehen sei urteetan bost taldek lortu dute garaipena, azken bi urteetan, Battlebunker talde gasteiztarra izan baita garaile. Aurten baina, ezin izan dute hirugarren garaipena eskuratu: Team Spain 2024 taldea izan zen onena, eta lehenengo postuan amaitu zuten txapelketa. Edonola ere, hirugarren amaituta, podiumea izan ziren gasteiztarrak, bigarren amaitu zuen Diamond Dogs taldeagaz. Jokalari onenaren saria, bestalde, Alejandro Mancusok poltsikoratu zuen eta hoberen margotutako armadaren saria, berriz, Carlos Pueblak.
90ko hamarkadan sortuta, 2019an birfundatu zuten elkartea, helburu argiagaz: gazteak pantailetatik urrundu eta parez pare jolas dezatela bultzatzea. Hasieran bigarren aroa Warhammer mundura bideratu bazuten ere, mahai-jokoek bere lekua eskuratu dute, eta elkarteak “eskaintza zabala” du orain.