Elkarrekin hazten jarraitzeko
Zapatuan egin zituzten landaketak.Gernika-Lumoko Udala Udalaren deialdiari erantzunez, Ume bat, arbola bat ekimenean batu ziren gernika-lumotarrak zapatuan [martxoak 28], Tramako basoan. 98 zuhaitz landatu zituzten bertan, azken urtean udalerrian jaiotako ume bakoitzeko bat. Familiek “ekitaldi sinboliko” horretan elkartzearen garrantzia azpimarratu dute udal ordezkariek.
Ekitaldi horren helburuak dira belaunaldi berriak ingurune naturalarekin lotzea, ingurumena zaintzea, errotzea eta komunitate-zentzua bezalako balioak indartzea. Udal ordezkarien hitzetan, urtez urte “hazten” doan proiektua da, “Gernika-Lumoren etorkizunarekin batera aztarna berdea utziko duena”.
Hirugarren urtez jarraian egin dute Tramako ekitaldi hori; 2023an jaio zen proiektua, jaioberriei ondoetoerria emateko eta, horrela, udalerriko familientzako “espazio partekatua sortu” dute. Orain dela hiru urte 354 zuhaitz landatu zituzten, “pandemia hasi zenetik urte horretako otsailera arte erregistratutako jaiotzei dagozkienak”.

Familia bat, zapatuko landaketan,Gernika-Lumoko Udala