EAJren bozkekin onartutako udal aurrekontua "anbiziorik gabekoa" dela dio EH Bilduk
EH Bilduk du Busturiko Udalaren 2026. urterako aurrekontua babestu, "konpromisozko aurrekontua" dela uste baitute. EAJko udal gobernua aurrekontu ez parte hartzaileak egiterarekin tematuta dagoela salatu dute.
Busturiko Udalak onartutako 2026. urterako udal aurrekontua “konpromisozko aurrekontua” dela adierazi du udalerriko EH Bilduk. Aurrekontuetan jasotako berrikuntza eta proiektu bakarra San Kristobal eta Sakoneta auzoen arteko espaloia konpondu eta birmoldatzea dela salatu dute, aurrekontuak “anbiziorik gabekoak eta etorkizuneko proiekturik gabekoak” direla nabarmenduta.
EH Bildutik gogoratu dute urteak daramatzatela EAJren udal gobernu taldeari “erantzun gabeko galderak” egiten: “Zein da EAJk Busturirako duen etorkizuneko proiektua? Zer ikuspegi duzue gure herriaz hemendik hamar, hamabost edo hogei urtera? Zergatik duzue herritarren parte hartzearen beldurra? Erantzunik gabeko galderak, aurten ere”. Galdera horiekin eta “beste bi arrazoi zehatzekin” justifikatu zuten EH Bildukoek aurrekontua ez babestea.
Izan ere, EAJ aurrekontu ez parte hartzaileak egitearekin “tematuta” dagoela diote EH Bildukoek: “Aurrekontu batzuetarako lehen urratsa izan beharko litzateke herritarrei galdetzesa zer nahi duten, zer espero duten aurrekontuetatik. Entzutea, eztabaidatzea baita konbentzitzea ere”. Era berean, EAJk “behin baino gehiagotan benetako entzute prozesua haustekundeak direla” esan izana salatu dute, beraientzat herritarren parte hartzeak udal kudeaketaren funtsezko zutabeetako bat izan behar duela argituta: “Hauteskunde batzuk ez dira txeke zuri bat; izan ere, lau urtetan gauza asko alda daitezke”. Busturiko araudiak udala auzotarrekin kontsultak egitera behartzen dutela gehitu dute, eta horiek ez egitean, “araudia urratzen” ari direla.
Bestetik, udal gobernuari Agarreko baserriaren inguruan “ezer egin ez” izana leporatu diote, “busturitar guztion ondarea” dena “zatika erortzen” ari baita; “EAJk gai honetan duen geldotasuna bere proiektu politiko falta eta anbizio ezaren adibiderik onena da. Euren geldotasunaz erakusten dute sinesteko zaila zirudien zerbait: ez dutela Agarre birgaitzeko, gure ondarea zaintzeko eta, beraz, Busturia behar dituen azpiegiturez hornitzeko asmorik txikiena ere”, aldarrikatu dute.
Aurrekontuen eztabaida “zakarra eta desatsegina” izan zen EH Bidukoentzat, EAJk “ia sinestezina den hipokresia erakutsi” zuela uste baitute. Izan ere, udal gobernu taldeak EH Bilduko zinegotziei espaloiaren proiektua atzera bota eta Sakonetako bizilagunen segurtasuna arriskuan jartzea leporatu izana salatu dute: “Hori ez da egia, berriro ere. EH Bilduren hauteskunde programa guztiak edo gure argitalpenak ikustea bezain erraza da frogatzea, espaloia konpontzea eskatzen baitzuten. Bide batez esatea, ez etxebizitza blokeraino bakarrik, orain aurreikusita dagoen bezala, baizik eta osasune etxeraino”. Halere, espaloiko esku hartzea eta Agarreko proiektua bateragarriak direla uste dute.
Horregatik, Agarre proiektua hasteko “plan bideragarri bat” aurkeztu zioten EH Bildukoek udal gobernuaril. Zehaztu dutenez, udalak hamarkadetan zehar 25.000 euro inguru gastatu dute urteroko alokairuetan, “hipoteka gisa hartuta, 700.000 euroko mailegua“: “700.000 euroko mailegua lor genezake alokairuaren ordaintzen dugun zenbateko beraren truke. Gure proposamena sinplea zen: diru hori Agarre birgaitzeko eta zerbitzuak bertan birkokatzeko erabiliko dugu, adibidez haurtzaindegia,e do beste kolekiboen zerbitzua, alokairuko etxebizitzak berton egiteko aukera baztertu barik”. Neurri horrek urtero “pixka bat gehiago” gastatzea eskatuko zion udalari, baina “bizilagun guztien zerbait” izango litzatekela defendatu dute.
EAJren erantzuna “zinismo izugarri baten erakustaldi” gisa definitu dute EH Bildukoek, horrelako proiektu batek azterketa eta txosten teknikoak behar dituela argudiatu baitzuten. “Txosten eta azterketa horiek egin eta aurrekontuan sartzeko eskatzen ari gara hainbat urtez, eta EAJk erantzun digu proiekturako dirurik ez bazegoen, zertarako egin azterketak”, nabarmendu dute. Horren aurrean finantzaketa bilatzeko proposamenak helarazi zizkieten EH Bilduk, baina jasotako erantzuna “ez dagoela txostenik” izan dute. “EH Bilduk irtenbideak proposatzen ditu, eta EAJk ekintza ezaz erantzuten du”, berretsi dute.
Hala, udal gobernu taldeak oposizioaren edo herritarren presioa nabaritzean bakarrik ekiten dionaren “ondorio triste bezain argira” iritsi dira EH Bildukoak, eta horren adibidetzat jarri dituzte EAJkoak aurten onartu izanaz “harrotzen” dituen aurrekontuko bi diru sail: Hiri Garapenerako Plan Orokorra garatzeko esleitutakoa eta Bustuko energia-plana sortzeko enpresa bat kontratatzekoa. Bi proiektuak azken urteetan oposizionak eta herri mugimenduak etengabe eskatutako proiektuak direla azpimarratu dute EH Bildukoek.
Era berean, “aktak berrikusten dituen edonork” EH Bilduk esandakoa egia dela baieztatu dezakeela argitu dute, proposatzen duten guztiak “horma batekin, ezezko irmo batekin edo aitzakiekin topo” egiten duela baieztatzeagaz batera. Hala, “proiektu politikorik, gogorik eta anbiziorik ez dagoela” iritzita, EH Bilduk ez ditu 2026rako aurrekontuak babestu: “Ez dugu udaletxearen ardura duten finka kudeatzailerik behar, Busturiaren oraina eta etorkizuna hobetu nahi duen talde bat baizik”.