Maria Alonsok irabazi du Berbalagunen neguko lehiaketa
Argazkia: Bermeoko Berbalagun Berbalagunen neguko lehiaketa irabazita, Bermeoko produktu sorta jaso du Maria Alonsok. Iragan astearen [martxoak 24] egin zuten zozketa Berbalagunen taldean, eta galdetegia erantzun duten guztien artean Alonso izan da saritua.
Erantzun beharreko galderen artean, esaera zaharrak, 24. Korrikaren leloa, Lamerako marrak zer adierazten duen —harresia non dagoen— asmatu behar izan dute parte hartzaileek. Horrez gain, beraien ustez Bermeoko txokorik ederrena zein den adierazi behar izan dute; Alonsok Tala erantzun du, “bermeotar askok” bezala. Talaz gain, Torrontero, Baztarre eta Aritzatxu nabarmendu direla jakinarazi dute antolatzaileek. Berbalagunetik eskerrak eman dizkiete parte hartu duten guztiei.
Negukoa amaituta, Bermeoko Berbalagunen hurrengo lehiaketa udaberrikoa izango da, maiatzean abiatuko dutena. Hori heldu bitartean baina, beste hitzordu bat izango dute berbalagunek, apirilaren 18an [zapatua] opor osteko bazkarian batuko baitira: “Askotan egin izan dugu opor aurreko bazkaria, oporrak baino lehen agurtzeko, baina oraingo honetan opor ostekoa izango da, oporretako pasadizoak elkarri kontatzeko”.
Torronteron ipini dute egun horretarako hitzoredua, 13:00etan. Bazkariaren prezioa 20 eurokoa izango dela jakinarazi dute, aurretik izena eman beharko dela nabarmenduta: interesdunek 607 60 05 80 telefono zenbakira deitu edo idatzi beharko dute,