
Jakes Agirrezabal Iribar Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordea eta Sorne Rubio Arano Mundakako alkatea Mundakako merkatari eta ostalariekin batzartu dira gaur [martxoak 13], beraien egoera ezagutu eta jaso ditzaketen laguntzen inguruko informazioa emateko asmoz. Bilera ostean komertzioak bisitatu dituzte.

Denetariko gaiei buruzko eta estilo desberdinetako istorio anitzak sortu dituzte Gernika BHIko ikasleek institutuko literatur lehiaketarako. Irudimena hegan jarri dute, eta aurkeztutako lanik onenak saritu dituzte gaur (martxoak 13), Lizeo Antzokian, gonbidatu bereziekin.

LAB, ELA, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek greba orokorra deitu dute martxoaren 17rako, "1.500 euroko gutxieneko soldata Euskal Herrian erabaki, soldatak hobetu eta aberastasunaren banaketa eskatzeko".