Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kultura

Busturialdeko txapela izango dute jokoan

Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren finala lehiatuko dute zapatuan, 18:00etatik aurrera, Astran. Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga, Lurdes Ondaro, Asier Galarza, Mikel Retolaza, Koldo Muñiz, Janire Arrizabalaga eta Beñat Bilbao ariko dira bertan.

Ane Maruri Aransolo
Gernika-Lumo
2026/03/12

Busturialdeko Bertsolari Txapelketak baditu zortzi finalistak: Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga, Lurdes Ondaro, Asier Galarza, Mikel Retolaza, Koldo Muñiz, Janire Arrizabalaga eta Beñat Bilbao. Zapatuan (martxoak 14) Gernika-Lumoko Astran, 18:00etatik aurrera lehiatuko dute finala.

Errigoitiko txokoan finalerako pasea zuten jokoan joan den barikuan. Bertan, Ondaro, Koldo Gezuraga, Ibai Amillategi, Enare Muniategi, Iker Uriarte eta Ander Elortegi izan ziren protagonistak, eta saioko irabazle Ondaro izango da Errigoitiko saiotik Astrako finalean egongo den bakarra. Ondarok eta Gezuragak puntuazio bera lortu zuten saioan, 158 puntu, eta berdinketa hiru epaileen puntuazioak aztertuz apurtu zuten; horietako bik Ondarori Gezuragari baino puntuazio gehiago eman ziotelako sailkatu da finalera munitibartarra.

Puntuazioaren arabera, hirugarrena izan zen Amillategi, 153,5 puntugaz, eta laugarren postua lortu zuen Muniategik (153 puntu). Bosgarren eta seigarren geratu ziren, hurrenez hurren, Uriarte (147,5 puntu) eta Elortegi (145 puntu). Seriotasunez betetako saioa izan zen, finala baitzuten jokoan, eta ez zela “umore printza asko” egon onartu dute Lilibertsoko kideek. Hori bai, “giroa sekulakoa” izan zela ere azpimarratu dute, Errigoitiko txokokoen tratua “beti delako ona eta gertukoa”. 

Hiru ariketa.
Finalean, giroa serioagoa izango da, afari osteko giroko saioetatik saio formal batera igaroko baitira.  Finalean, lehenengoz ariko da Muñiz, eta beragaz batera ibiliko dira inoiz txapela jantzi duten Etxebarriazarraga eta Enbeita, Bizkaiko txapeldun eta txapeldunordea. Beste bostentzat ez da lehenengo aldia izango, eta buruz burukora ailegatzeko lanetan ibiliko dira batzuk zein besteak. 

Horretarako, baina, egin beharreko ariketak ongi bete beharko dituzte. Hala, hiru ataletan banatu dute finala: lehenengoan, bertsolari guztiek ofizioka bota beharko dituzte bertsoak zortziko nagusian, zortziko txikian eta koplaka; ostean, puntu gehien lortu dituzten laurek puntua emanda bertso bi bota beharko dituzte, eta, gero, hamarreko txikian ere arituko dira; behin horiek eginda, buruz burukora ailegatzen diren biak puntuka ariko dira zortzi bertso osatu arte, eta ostean, ganbarako lana ere egingo dute: gaia emanda, doinu eta neurri librean.

Bertsolari onenari, Itziar Foruriak jantziko dio txapela. Bera da eskualdeko bertso saio askotara joaten den bertsozaleetako bat. “Txapelagaz gustatzen zaigu aitortza egitea, eta Foruriaren bitartez, bertsozaleari egingo zaio aitortza oraingoan”, azaldu dute Lilibertsokoek. Hala ere, txapelaz gain, buruz burukora ailegatzen diren biek Jokin Abaitua artistaren artelan original bana jasoko dute oroigarri modura, berak boluntarioki Lilibertsori eskaintzen dizkionak. 

Astra bertsozaleen aterpea izango da zapatuan, eta aurrekoetan legez, bertsoa gustuko dutenek kulturarako fabrika sozialera bertaratzea espero dute Lilibertsokoek: “Helburu nagusia bertsoaren bitartez komunitatea egitea da guretzat, eta hori lortu dugu. Txokoak bertsoz eta bertsozalez bete ditugu, saio informal bezain lehiakorretan, eta hori polita da. Kuantitatiboki, bai jende eta berotasun aldetik, helburu guztiak bete ditugu”. Izan ere, bertso eskualdeko leku desberdinetara eroatea ere lortu dute, beste behin: “Gure apustua da, bai Busturialdeko Bertsolari Txapelketarekin, bai Argi Baltzarekin, sasoi batean herri txikietan egoten zen bertsoarekiko bizia berreskuratzea. Herri txikiei historikoki izan duten balioa eta lekua eman nahi diegu, baina baita beste bertso formatu batzuei ere. Horiek sustatu gura ditugu, merezi duten lekua eman nahi diegu. Gernikatik kanpora ere existitzen direlako lekuak, existitzen delako horrelako ekitaldiak antolatzeko prest dagoen jendea, badaudelako euskararen alde eta herriko biziaren alde lan egin gura duten herritarrak, eta hori oso positiboa da”.

 

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.