Jarduerak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu dute
Gaur hasi eta martxoaren 24ra bitartean zabaldu du Eako Udalak kultura, gazteria eta gizarte ekintza arloko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea.
Eako Udalak jakinarazi du kultura, gazteria eta gizarte ekintza arloko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dagoela martxoaren 24ra arte. Hala, jarduera horien garapena eta antolaketa sustatzen duela berretsi dute udal ordezkariek, era horiek eskuratzeko oinarri eta deialdiak argitaratu dituzte. Gaur zabaldu dute eskaerak aurkezteko epea, eta martxoaren 24ra arte egongo da zabalik, esan dutenez.
Gauzak horrela, dirulaguntza hori eskuratzeko interesa dutenek deialdiaren inguruko informazio guztia, eta era berean, eskabidearekin batera bete beharreko dokumentazioa Eako Udalaren webguneko https://www.ea.eus/eu-ES/Udala/Laguntzak/Orriak/cultura-juventud-accion-social.aspx atarian eskuratu dezakete. Gainera, zalantzaren bat izatekotan ere, leku berean kontsultatu daiteke informazio gehigarria, udaleko ordezkariek gaineratu duten bezala.